Ikastetxeentzako Ekintzak

Plan ezinhobea naturan gozatzeko, kirol ekintzakin, kulturalakin, hezigarriekin, ludikoekin... koktel perfektoa egun ahaztezinak izateko.

Xenda, aterpetxea kudeatzen duen enpresa, 1998. urtetik dabil aisialdi proiektuak antolatzen eta kudeatzen, beti oinarri hezitzaile batetik. Horregatik begirale tituladun eta esperientziadunetako talde handia dauka berarekin elkarlanean.

Egonaldiak eskatzen duzuen hizkuntzan izan daitezke (gaztelania-euskara-ingelera-elebiduna-elehiruduna), "barnetegi" moduan, euskara eskola eremutik kanpo bultzatzeko edo English Camp ingeleraren erabilera indartzeko.

Aukera ezazu zure maila eta harritu zaitez. Bi eta bost egun bitarteko egonaldiak, bai eta gehiagokoak ere (galdeiguzu). Aukeratu egunak eta zuen taldeari hobeto moldatzen den egitaraua begiratu.

Egonaldia pertsonalizatzeko, taulako edozein ekintza beste batekin trukatu dezakezue, Ekintzen Deskribapenetan azalduta agertzen direnen artean, koste gehigarririk gabe.

Gurekin umeek ez ezik, haien irakasleek ere gozatuko dute. IA GUZTIAZ ARDURATZEN GARA. Denbora libreaz, dutxez eta gauez besterik ez zarete arduratu behar. GAINONTZEKOAZ GU ARDURATUKO GARA.

24 orduko Begirale Zerbitzua kontratatzeko aukera.

*Ekintza egitarau osoa kontratatuz gero, irakasleak dohainik.

*Ekintzarik gabe edo ekintza solteak kontratatuz gero, irakasle 1 dohainik 25 ikasleko

"Ikastetxeentzako Ekintza Katalogoa" deskargatu ezazu

Haur Hezkuntza Haur Hezkuntza
Lehen Hezkuntza Lehen Hezkuntza
Bigarren Hezkuntza Bigarren Hezkuntza

Jar zaitez harremanetan:

  • Gure Bulegoan:
    Carretera Santa Cruz Errepidea, 61
    01216 Bernedo
    Araba
    635 95 09 18
  • E-mail bidez:
    E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.